miércoles, 23 de mayo de 2012

Michel le Basque, Karibeko Itsaslapurra

            Mende luzeetan zehar Karibean piratak eta itsaslapurrak ugaritu ziren, mundu aurkitu-berri horrek eskaintzen zituen aberastasunak eta altxorrak bereganatzeko asmoz. Michel le Basque pirata hauen artean izan zen, bertako itsasoetan eta kostaldetan beldurra eta ezpataren lengoaia erabiliz.

Euskal itsaslapur hau XVII mendeko arriskutsuenetarikoa dugu. Donibane Lohitzunen jaio zen eta Tortuga uhartea zen itsaslapurren ezkutalekuan zeukan ontziteria. Han egin zen garaiko beste pirata ospetsu eta odoltsu baten lagun, Olondarra ezizenekoa, eta biak batera Karibean piraterian ibili ondoren 1666an Maracaibo eta Gibraltar hiriak arpilatu zituzten, eta lapurtutako altxorrak, izugarriak zirenak, bizpahiru aste eskasetan xahutu. Michel le Basque ere bakarrik ibili zen, Maracaibo bigarren aldiz arpilatuz eta Panama hiria erasoz.

Michel le Basque-ren itsasontzia “la Providence” deitzen zen, hamasei kanoi zituen eta Lapurdin egina zen. 

Azkenean, Cartagenako gobernadoreak, Karibea itsaslapurrez garbitu nahi zuena, Michel le Basque-ren aurka armada bat bidali zuen, baina honek hau garaitu eta gobernadoreari gutun bat bidali zion, bere kargu utzitako ontzi ederrengatik eskerrak emanez. Hortik aurrera ez dakigu ezer gehiago berari buruz, mututu egiten baita historia.

Jarraian Tortuga uhartearen mapa bat ikus daiteke, XVII mendeko itsaslapurren babeslekua nolakoa zen adierazten duena.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

traductor

Seguidores

Formulario de contacto

Nombre

Correo electrónico *

Mensaje *