lunes, 14 de mayo de 2012

Organo-transplanteak: Medikuntzatik Ekonomiara


Organo-transplanteak hedabideetan sarritan entzuten dugun gaia da, batez ere azkenaldi honetan, kontu medikuengatik baino, gehiago transplanteen inguruko gorabehera ekonomikoak direla eta.

Lehenengo transplantea 1905an izan zen, korneakoa. Baina ezagunagoa da 1967an Barnard doktoreak egindakoa, bihotza lehen aldiz transplantatu zuenean. 

Hartzailea deritzo organoa jasotzen duen pertsonari, eta transplantea bai bere bizia salbatzeko bai bere bizi-kalitatea hobetzeko egiten zaio. Organo-emailea, berriz, heriotza entzefalikoan dagoen baina bihotza artifizialki funtzionamenduan mantentzen zaion pertsona da, transplantatuko diren organoak egoera egokian egon daitezen. Zenbait kasutan, hala ere, emailea bizirik dagoen gizabanakoa izan daiteke, hala nola, berriztagarriak diren ehunak transplantatuko dituelako (larruazala, adibidez)  edota ezinbestekoa ez den organoa (giltzurruna, esaterako).


Hainbat transplante mota daude:

  • Autotransplantea: emailea eta hartzailea gizabanako bera da. Ez dago errefusatzerik. Adibidez, odol-hodiak edo larruazala.
  • Isotransplantea: emailea eta hartzailea biki unibitelinoak dira, genetikoki berdinak. Ez dago errefusatzerik.
  • Xenotransplatea: emailea eta hartzailea espezie ezberdinekoak dira. Errefusatzea egon daiteke.
  • Alotransplantea: emailea eta hartzailea espezie berekoak dira, baina genetikoki ezberdinak. Kasu arruntena da. Errefusatzea egon daiteke.

Organo-transplanteek badituzte hainbat arazo. Errefusatzeaz gain, organo urritasuna egon daiteke. Gainera, kontuan hartu behar da badaudela eskura ezin daitezkeen organo edo ehunak.  Honetaz gain, errefusatzea saihesteko organo-hartzaileek inmunosupresoreak hartu behar dituzte bizi osoan zehar. Hainbat errefusatze mota egon daitezke. Baliteke, gainera, transplantaturiko organoa hartzailearekiko errefusatzea garatzea.

Bestalde, espainiar legediaren arabera, ezin da transplante batengatik onura ekonomikoak irabazi. Hau horrela izanik, organoak edo ehunak saltzeko aukera eman behar dela iradoki da, pertsona askok bizitzen ari diren krisi-egoera hobetzeko. Hala eta guztiz ere, organo-emaileak areagotuz joan dira urteak igaro ahala gaur egun dagoen eskuzabaltasunean oinarritutako sistemarekin.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

traductor

Seguidores

Formulario de contacto

Nombre

Correo electrónico *

Mensaje *