Frantziako pasealekua, Santa Katalina zubitik gertu, Wallace iturri batekin |
Frantziako pasealekuaren
baranda, esaterako, Miramar parkera eramaten duen Mirakontxa pasealekuan
dagoenaren bera da, nahiz eta biak kolore ezberdinez margotuak egon: txuriz lehenengoa,
berde ilunez azken hau. Baranda hau hasiera batean Kontxako pasealekuan zegoen,
baina 1910an gaur egun dirauen eta Donostiaren ikur adierazgarrienetakoa
bihurtu den Kontxako Baranda ipini eta aurretik zegoen baranda Mirakontxa eta
Frantziako pasealekuetara eraman zuten.