sábado, 1 de marzo de 2014

Nork idatzi zuen San Sebastian Martxa?


Galdera erraza dirudi, donostiar peto-peto batentzat, Danborrada guztietan San Sebastian Martxa entzun, abestu eta jo duen batentzat. Raimundo Sarriegi izan behar du, beraz, erantzuna, Parte Zaharrean, Bretxa ondoan –Donostiako bihotzean!- bere izena duen plaza eta estatua baitauzka, eta gainera, hau ez ezik, Sarriegiren estatuaren atzean San Sebastian Martxaren hitzak idatziak daude.

Baina ez. San Sebastian Martxaren hitzak ez zituen Raimundo Sarriegik idatzi. 1861an Sarriegik -22 urte zituela- abestia konposatu zuen, baina ez hitzak idatzi. Martxaren hitzak orain dela 130 urte sortuak dira, 1884an. Baina nork idatzi zituen?

traductor

Seguidores

Formulario de contacto

Nombre

Correo electrónico *

Mensaje *