martes, 22 de mayo de 2012

Nondik dator Google izena?

Internet gure eguneroko bizitzaren lanabes oinarrizkoenetarikoa bilakatu da. Internet den itsaso ustez ezin zabalagoan ez galtzearren Google bezalako bilatzaileak darabilzkigu ia etengabe, baina noizbait hausnartu al dugu aldi oro ikusten dugun izen honetan, Google izenean? Ba al dakigu nondik dator Google izena edo zer esan nahi duen?

Halako misterio-kutsua duen izena da Google. Ahoskatze xelebrekoa, erraz identifikagarria eta beti dotore eta apaindua gure ordenagailu-pantailan ateratzen zaiguna, gertaera historiko edo artistiko bat gogoraraziz.

Baina zein da Google izenaren jatorria? Zergatik bilatzaile honen sortzaileek izen hau aukeratu zuten?



Abiapuntua Interneten asmakizuna baino askoz lehenago bilatu behar da, 1938an, 9 urteko ume batean, Milton Sirotta izenekoa. Ume honen osaba matematikaria zen, Edward Kasner estatubatuarra, eta behin Kasner-rek izugarri handia zen zenbaki batekin lanean zebilen. Zenbaki hau 10 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 zen, hau da 1 bat eta 100 zero. Kasner-ek Milton-i hitz bat esan zezan eskatu zion, zenbakiari izena jartzeko, eta umeak gugol esan zuen (googol ingelesez).

Google enpresa sortu zenean Googol izena aukeratu zuten, haien hitzetan “Konpainiaren egitekoa den web-ean eta munduan eskura dagoen sekulako informazio-kantitatea antolatzea islatzen duelako”. Hala ere, ortografia-akats batengatik, azkenean izena Google bezala geratu omen zen. 

Gugol izugarri handia dugun zenbakia da. Kalkulagailu gehienak 9,9999999E+99 = 0,99999999*gúgol dute adieraz dezaketen zenbakirik handiena, hau da, gugol bat baino pixkat gutxiago. Unibertsoan gugol bat baino askoz gutxiagokoa da atomo kopurua, baina, noski, honek ez du esan nahi, ezta gutxiagorik ere, gugol bat infinitua bezalakoa dela. Hau horrela izanik, laster beste zenbaki neurriezin batzuk asmatu zituzten, mugatuak izaten jarraitzen dutenak: gugolplex (1 eta gugol bat 0 ondoren) edota gugolduplex (1 eta gugolplex 0 ondoren). Azken bi zenbaki hauek hitzez edo notazio zientifikoz adierazi behar dira. Paper bat erabiliko bagenu 0 guztiak jartzeko, gure unibertsoa baino handiagoa izan beharko zen paper hau. 

Beraz, ikusi dugunez, gure bizitzan sarritan ikusten dugun hitz soil bezain bakun baten atzean oso historia luze eta iradokitzailea aurki daiteke. 

 Zer beste historia zirraragarriak aurki ditzakegu oraindik erreparatu ez ditugun hitzetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

traductor

Seguidores

Formulario de contacto

Nombre

Correo electrónico *

Mensaje *