Mutriku Kantauri itsasora begira dagoen Gipuzkoako herria
da. 2011ko uztailan ikertze zein merkatal egitekoa duen zentral elektriko
aitzindari bat ireki zen bertan, olatuen energia aprobetxatzen duena energia
elektrikoa lortzeko.

Olatuen zentral elektriko honetan inbertsio garrantzitsua egin da, 2.300.000 €-takoa. Instalatutako potentzia 296 kW-takoa da, eta urtero 600.000 kWh-ko elektrizitate-ekoizpena espero da, 600 lagunen kontsumoa asetzeko nahikoa izango dena.2
Kontuan hartu behar da, Europan dauden beste
olatu-zentralak ez bezala, Mutrikuko zentral honek baduela merkatal helburua eta sare elektrikoarekin konektatuta dagoela. Hau aurrerapauso garrantzitsua da olatu-energiaren garapenean. Hala ere, Energiaren Euskal Erakundearen arabera, proiektu honen
errentagarritasuna ezezaguna da,3 eta badirudi gainera era honen bidez lortutako
energia oso garestia dela. Hala eta guztiz ere, ekonomiaz haratago, zentralak badauka
ikertze-funtzioa ere, eta honi dagokionez euskal zientzia munduan aitzindaria
den teknologia baten garapenean sartzen du. Ingurugiroari ere mesede handia
egiten dion zentrala da Mutrikukoa, urtero atmosferara CO2-ko 600 tona aska ez
daitezen bermatzen baitu.
Hau jakinda, energia garbiak eta
berriztagarriak inoiz baino beharrezkoagoak ditugun une hauetan Mutrikuko
olatuen zentrala bezalako adibideak bilatu behar ditugu, horrelako
esperientziak ezagutuz eta errepikatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario