Munduaren
edota zibilizazioaren amaiera betidanik gizarte guztien talde-irudimenean egon
den kezka garrantzitsua izan da, gizakiak unibertsoa ikustean eta bere
txikitasuna ulertzean, munduan betetzen duen lekua, haren etorkizuna eta haren
heriotza azaldu nahi izan du, aukeran dituen baliabideekin.
Horrela,
gizakiak mundua eta biziarekin azkenean zer gertatuko den jakin nahi duenez,
erantzun desberdinak eman ditu; batzuk, nolabaiteko oinarri zientifiko bat
dutenak; eta beste batzuk, irudipen, ipuin, amets, mito eta nekez sinesgarriak
diren kontaketak baino ez direnak. Jarraian gure gizartean zabalduak dauden hainbat teoria eta iragarpen garrantzitsuenen laburpenak agertzen dira.
AZALPEN
ARRAZIONALAK:
Azalpen
arrazionalak nahiko ulergaitzak dira, darabilten datu eta kantitateengatik. Bi
atal bereiz ditzakegu erantzun arrazionaletan: astronomia-arlokoak eta gizakiak
eragindakoak.
·Astronomia:
Honi buruz
hitz-egitean kontuan izan behar dugu milioika urteei buruz ari garela, eta,
kasu gehienetan benetan gertatuko ote diren ziurta ezin dezakegula.
·
Gure galaxiak,
Esne-bidea, Andromedako galaxiarekin talka egingo du 3.000 milioi urte barru
(3.000.000.000). Hau ez du esan nahi izugarrizko leherketak gertatuko direla,
galaxietako izarren artean distantzia handiak baitaude (xaboi ponpak eredu on
bat izan daitezke). Hala ere, eguzkiaren eta lurraren kokapenak aldatu egingo
dira eta ondorioz gure planetan ezin izango da bizi.
· Eguzkiak bere argiztapena handitu egingo du eta ondorioz gure planeta izugarri berotuko da. Beste batzuk diote Eguzkiaren tamaina handitu egingo dela lurra irentsiz, edota Eguzkitik ateratako sugarrek lurra kiskaliko dutela. Hala ere, hau mila milioka urtetan baino ez da gertatuko.
· Eguzkiak bere argiztapena handitu egingo du eta ondorioz gure planeta izugarri berotuko da. Beste batzuk diote Eguzkiaren tamaina handitu egingo dela lurra irentsiz, edota Eguzkitik ateratako sugarrek lurra kiskaliko dutela. Hala ere, hau mila milioka urtetan baino ez da gertatuko.
· Berehalakoagoak dira lurra zenbait meteoritoek kolpatua bizi ezina egingo denaren teoriak. Askoren uztez horrela desagertu ziren dinosauroak. Kilometro bateko diametroko meteorito batek nahikoa izango zen bizia deuseztatzeko.
Izan ere, talka hau ez da hain ezinezkoa. 2029an eta 2036an Apophis asteroideak Lurretik oso gertu igaroko da, eta talka egingo ez badu ere, data hauek baino lehenago haren orbita zertxobait aldatzen bada, zanpateko bat gerta liteke.
·Gizakia:
Litekeena
da gizakiaren amaiera gizakiak sortua izatea. Hona hemen zenbait iragarpen:
·
Baliabide natural guztien
ustiaketa, lurraren gehiegizko beroketa, edo hondamendi nuklearrak: bai zentral
nuklear batean hondamendiak izateagatik edo gerra nuklear batengatik, 3. Mundu
gerra izango zena.
Hirugarren
Mundu Gerran arma nuklearrak erabiliko lirateke. Honek ez luke soilik gerran
dauden herrialdeak suntsituko, baizik eta negu nuklearra sortuko lukeela:
Negu
nuklearra kontzeptua Vladimir Valentinovich Alexandrov zientzialari sobietarrak
sortu zuen.
Gerra nuklear
baten ondorioz, ezin izango zen bizi.
Zergatik?
o
Hiri
garrantzitsuenak bonbardatuak: errautsak atmosfera estaliko lukete eta klima
hoztuko zen. Glaziazio berri bat gertatuko zen, mundu guztian ( hau da, gerran
parte hartu ez duten herrietan ere).
o
Zentral
nuklearrak bonbardatuak: erradiazioa askatuko zen, ehundaka Chernobyl izanez.
o
Zentral
elektrikoak eta janari ekoizketak suntsituko litzateke: goseteak.
o
Tenperatura
aldaketak gertatuko litzateke, eta ondorioz urakanak izango ziren, kostaldeak
deuseztatuz.
Mundua oso
gertu egon zen hainbat aldiz gerra nuklear honetatik, gerra hotzean.
Esanguratsua da Stanislav Petrov-en kasua.
AZALPEN IRRAZIONALAK:
Askotan gizakiek fundamentu
zientifiko eza duten teoriak sortzen dituzte munduaren amaiera noiz edota nolakoa
izango den asmatzeko. Hemen daude iragarpen batzuk:
·
Goo
grisa: hipotesi honen arabera, robot batzuk autoerrepikatuko lirateke inolako
kontrolik gabe, munduko edo unibertsoko materia guztia kontsumituz robot
gehiago sortzean.
·
Nostradamusen
profeziak (nahiko zehaztugabeak), 1000. edota 2000. urteen aurrean gertatu zen
beldurra edota gizateria guztia suntsi dezakeen birus baten agerpena ere aipatu
behar ditugu sinesgarritasun gutxikoak direlako.
·
Aurten,
gainera, 2012.ko Abenduaren 21ean, maien arabera, gure aroa egun zehatz horretan
bukatuko da. Zer gertatuko da orduan, askoren ustez?
Ø Glaziazio bat.
Ø Meteoritoen talkak.
Ø Zulo beltz handi batek
Lurra jango du.
Ø Aldaketa politikoak eta
sozialak.
Ø Garaiaz aldatuko dugu
(mendez aldatzen den bezala), inolako hondamendi arrarorik gabe.
Badakit, ordea, laugarrenean gizakiok makil eta harriekin borrokatuko dugula.
Lo más probable ahora mismo es que una supertormenta solar fría los cables de comunicación, se cargue el tendido eléctrico y fría literalmente los transformadores,acabe con la mayoría de los satélites etc. y si no, tiempo al tiempo.
ResponderEliminarLa nasa espera que esto suceda en torno al 2013.
¿que sera, será?, el teimpo no lo dira... (8) XD
ResponderEliminarcómo no podía faltar la energía nuclear!! jajaj aunque la verdad.. ez nekien glaziazio berri bat gertatuko zenik gerra nuklear batengatik ... y porcierto casu... no me soprende que tengas el hega! [[aunque sea el equivalente]] gracias por hacerme recuperar un poco el euskera =)
ResponderEliminarEskerrik asko!
EliminarLo del invierno nuclear es una hipótesis, es decir, no se puede comprobar... pero se debería a las cenizas que se levantarían y a los incendios que provocarían las explosiones nucleares, que harían que por el humo que se acumulase en la atmósfera las temperaturas globales disminuyesen, con todas sus consecuencias.
jajaj pues hay que ver lo que se entera una por aquí xD
Eliminar