jueves, 19 de abril de 2012

Munduaren Amaiera


Munduaren edota zibilizazioaren amaiera betidanik gizarte guztien talde-irudimenean egon den kezka garrantzitsua izan da, gizakiak unibertsoa ikustean eta bere txikitasuna ulertzean, munduan betetzen duen lekua, haren etorkizuna eta haren heriotza azaldu nahi izan du, aukeran dituen baliabideekin.
Horrela, gizakiak mundua eta biziarekin azkenean zer gertatuko den jakin nahi duenez, erantzun desberdinak eman ditu; batzuk, nolabaiteko oinarri zientifiko bat dutenak; eta beste batzuk, irudipen, ipuin, amets, mito eta nekez sinesgarriak diren kontaketak baino ez direnak. Jarraian gure gizartean zabalduak dauden hainbat teoria eta iragarpen garrantzitsuenen laburpenak agertzen dira.


AZALPEN ARRAZIONALAK:
Azalpen arrazionalak nahiko ulergaitzak dira, darabilten datu eta kantitateengatik. Bi atal bereiz ditzakegu erantzun arrazionaletan: astronomia-arlokoak eta gizakiak eragindakoak.

·Astronomia:

Honi buruz hitz-egitean kontuan izan behar dugu milioika urteei buruz ari garela, eta, kasu gehienetan benetan gertatuko ote diren ziurta ezin dezakegula.


·         Gure galaxiak, Esne-bidea, Andromedako galaxiarekin talka egingo du 3.000 milioi urte barru (3.000.000.000). Hau ez du esan nahi izugarrizko leherketak gertatuko direla, galaxietako izarren artean distantzia handiak baitaude (xaboi ponpak eredu on bat izan daitezke). Hala ere, eguzkiaren eta lurraren kokapenak aldatu egingo dira eta ondorioz gure planetan ezin izango da bizi.

·         Eguzkiak bere argiztapena handitu egingo du eta ondorioz gure planeta izugarri berotuko da. Beste batzuk diote Eguzkiaren tamaina handitu egingo dela lurra irentsiz, edota Eguzkitik ateratako sugarrek lurra kiskaliko dutela. Hala ere, hau mila milioka urtetan baino ez da gertatuko.

·         Berehalakoagoak dira lurra zenbait meteoritoek kolpatua bizi ezina egingo denaren teoriak. Askoren uztez horrela desagertu ziren dinosauroak. Kilometro bateko diametroko meteorito batek nahikoa izango zen bizia deuseztatzeko.
Izan ere, talka hau ez da hain ezinezkoa. 2029an eta 2036an Apophis asteroideak Lurretik oso gertu igaroko da, eta talka egingo ez badu ere, data hauek baino lehenago haren orbita zertxobait aldatzen bada, zanpateko bat gerta liteke.


·Gizakia:


Litekeena da gizakiaren amaiera gizakiak sortua izatea. Hona hemen zenbait iragarpen:


·         Baliabide natural guztien ustiaketa, lurraren gehiegizko beroketa, edo hondamendi nuklearrak: bai zentral nuklear batean hondamendiak izateagatik edo gerra nuklear batengatik, 3. Mundu gerra izango zena.
Hirugarren Mundu Gerran arma nuklearrak erabiliko lirateke. Honek ez luke soilik gerran dauden herrialdeak suntsituko, baizik eta negu nuklearra sortuko lukeela:
Negu nuklearra kontzeptua Vladimir Valentinovich Alexandrov zientzialari sobietarrak sortu zuen.
Gerra nuklear baten ondorioz, ezin izango zen bizi.
Zergatik?


o   Hiri garrantzitsuenak bonbardatuak: errautsak atmosfera estaliko lukete eta klima hoztuko zen. Glaziazio berri bat gertatuko zen, mundu guztian ( hau da, gerran parte hartu ez duten herrietan ere).
o   Zentral nuklearrak bonbardatuak: erradiazioa askatuko zen, ehundaka Chernobyl izanez.
o   Zentral elektrikoak eta janari ekoizketak suntsituko litzateke: goseteak.
o   Tenperatura aldaketak gertatuko litzateke, eta ondorioz urakanak izango ziren, kostaldeak deuseztatuz.


Mundua oso gertu egon zen hainbat aldiz gerra nuklear honetatik, gerra hotzean. Esanguratsua da Stanislav Petrov-en kasua.



AZALPEN IRRAZIONALAK:


Askotan gizakiek fundamentu zientifiko eza duten teoriak sortzen dituzte munduaren amaiera noiz edota nolakoa izango den asmatzeko. Hemen daude iragarpen batzuk:


·         Goo grisa: hipotesi honen arabera, robot batzuk autoerrepikatuko lirateke inolako kontrolik gabe, munduko edo unibertsoko materia guztia kontsumituz robot gehiago sortzean.
·         Nostradamusen profeziak (nahiko zehaztugabeak), 1000. edota 2000. urteen aurrean gertatu zen beldurra edota gizateria guztia suntsi dezakeen birus baten agerpena ere aipatu behar ditugu sinesgarritasun gutxikoak direlako.
·         Aurten, gainera, 2012.ko Abenduaren 21ean, maien arabera, gure aroa egun zehatz horretan bukatuko da. Zer gertatuko da orduan, askoren ustez?
Ø  Glaziazio bat.
Ø  Meteoritoen talkak.
Ø  Zulo beltz handi batek Lurra jango du.
Ø  Aldaketa politikoak eta sozialak.
Ø  Garaiaz aldatuko dugu (mendez aldatzen den bezala), inolako hondamendi arrarorik gabe.




      Nik ez dakit nolakoa izango den hirugarren mundu gerra.    
      Badakit, ordea, laugarrenean gizakiok makil eta harriekin borrokatuko dugula.
                                                                                                        
                                                                                                           Albert Einstein

5 comentarios:

  1. Lo más probable ahora mismo es que una supertormenta solar fría los cables de comunicación, se cargue el tendido eléctrico y fría literalmente los transformadores,acabe con la mayoría de los satélites etc. y si no, tiempo al tiempo.
    La nasa espera que esto suceda en torno al 2013.

    ResponderEliminar
  2. ¿que sera, será?, el teimpo no lo dira... (8) XD

    ResponderEliminar
  3. cómo no podía faltar la energía nuclear!! jajaj aunque la verdad.. ez nekien glaziazio berri bat gertatuko zenik gerra nuklear batengatik ... y porcierto casu... no me soprende que tengas el hega! [[aunque sea el equivalente]] gracias por hacerme recuperar un poco el euskera =)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko!
      Lo del invierno nuclear es una hipótesis, es decir, no se puede comprobar... pero se debería a las cenizas que se levantarían y a los incendios que provocarían las explosiones nucleares, que harían que por el humo que se acumulase en la atmósfera las temperaturas globales disminuyesen, con todas sus consecuencias.

      Eliminar
    2. jajaj pues hay que ver lo que se entera una por aquí xD

      Eliminar

traductor

Seguidores

Formulario de contacto

Nombre

Correo electrónico *

Mensaje *